Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

'5 milia buru osasunaren alde' I. Lasterketa Solidarioa

 

Iragan urriaren 7an 5 MILIA Buru Osasunaren Alde I. Lasterketa Solidarioa egin genuen Donostian, Agifesek eta Why Not? fundazioak antolatuta, Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira. 

Oso pozik gaude ekimen honek lortutako emaitzarekin, lehenengo edizioak 500 pertsona baino gehiagok parte hartu baitute. Gure esker ona eman nahi diegu buru osasunaren eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen aldeko korrikaldi hau posible egin duten babesle, laguntzaile, boluntario eta korrikalari guztiei. Lortutako etekinak Agifesek eta Why not? Fundazioak buru gaixotasuna duten pertsonei eta beren senideei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hobetzera bideratuko dira.

Probaren emaitzak Kirolprobak.com webgunean dituzue. 

Hona hemen lasterketaren irudi batzuk:

 

 

Eta azkenik, Agifeseko kideak (beste asko falta dira), ekitaldi honek arrakasta izateko buru- belarri lanean aritu direnak:

  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'
  • Banner landetxe
  • Manifestua

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea