Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia, Zarautzen

11/07/2012

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak ‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia eskainiko du uztailaren 12an, 19:00etan, Zarauzko kiroldegian. Mintzagai izango ditu nahasmendu afektiboen arrisku faktoreak, estresaren eragina, emozioek duten zeregina eta horien adierazkortasuna; norbere burua zaintzearen garrantzia eta nahasmendu afektiboa duten pertsonekin harremantzeko jarraibideak.

Iglesiasek joan den hilaren 21ean gai berari buruzko hitzaldia eskaini zuen Ibiltzen Benta Berri Donostiako zentroan. Psikologoak azaldu zuenez, geroz eta pertsona gehiagok dituzte horrelako nahasmenduak, eta bereziki azpimarratu zuen “autoestimua lantzearen garrantzia”, horrelako gaixotasunak ekiditeko edota horien garapenaren aurrean norberak hobeto erantzun ahal izateko lagungarria baita. Bertaratu zirenei laguntza eskatzea gomendatu zien, “ezin dugulako arazoen pisu guztia guregain hartu”. Eta minusbaliotasuna duten pertsonekin bizi direnei besteak zaintzeko nork bere burua zaintzea ezinbestekoa dela gogorazi zien. Horrez gain, esan zuenez, beharrezkoa da gogo-aldartearen patologiak dituzten pertsonak entzun eta ulertzea, euren sufrimendua seriotasunez hartu beharreko gauza baita.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Manifestua
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea