Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Mila esker kanpainako bideoan parte hartu duzuen guztioi!!

18/04/2012

Gipuzkoako hainbat tokitan filmatu dugun bideoa gustukoa izatea espero dugu. Ohore bat izan da borondatez ikus-entzunezkoan parte hartu duten ia 20 erabiltzaile eta senideekin lan hau gauzatzea. Pozgarria izan zen guretzat filmaketan parte hartzeko boluntario ugari egotea, izan ere, behar baino jende gehiago genuen grabaketarako prest. Jarrera horrek agerian uzten du dagoeneko hainbat horma eraitsi ditugula,  eta aurreko urteetako esperientziak mezu baikorrak helarazteak duen garrantzia azpimarratu du, bereziki lagungarriak baitira momentu zailetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei aurpegia emateko ausartak izan baitira; eta bereziki nabarmentzen ditugu euren giza kalitatea eta lan ona egiteko gogoa.

Eszenen grabaketarako pazientzia handia dutela erakutsi digute partaideek; denbora behar baikenuen plano egokienak, soinu eza, enkoadraketa hoberena… lortzeko. Beste behin ere, jendearen jarrera eta harrera ona izan genuen, eta azpimarratzekoa da hori.

Komenigarria da kontuan izatea irudi bakoitzaren atzean protagonisten historiak daudela; kasu askotan, oso esperientziak gogorrak. Horrek sinesgarritasun gehiago ematen die esandako hitzei. Bideoan agertzen direnak momentu txarrak gaindi daitezkeela eta oreka lor daitekeela erakusten duten adibiderik onenak dira. Horretarako, oso lagungarriak dira alboan ditugun eta maite gaituzten pertsonak.

Bestalde, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Oscar Teroli, eskainitako laguntzagatik eta bideoan parte hartzeko prest egonagatik. Denboraz larri ibili arren, hasieratik Agifesi kanpaina hedatzen laguntzeko eta bideoan parte hartzeko konpromisoa hartu zuen.

Mila esker guztioi zuen laguntzagatik eta irakatsitakoagatik. Eskerrik asko!!

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'
  • Banner landetxe

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea