Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Hitzaldia: ‘Arima-egoeraren nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’

15/06/2012

Noiz: Ekainaren 20an.
Non: Ibiltzen Benta Berri. Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea (Donostia)
Ordua: 18:30ean 

Agifesek ‘Arima egoeraren nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia antolatu du, aipatu buruko gaixotasunen inguruko ezagutza gizarteari zabaltzeko helburuarekin. Ekainaren 20an Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroan burutuko den ekimen hau ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren baitan sortu da eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonei, euren senideei edota buruko osasunarekiko jakin-mina duen orori zuzendua dago.

Azken urteotan, depresio larria, gehien ezgaitzen duen patologietako bat, gizartean dauden nahasmendu psikologikoen artean nagusitu da. Horrez gain, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) estimatzen du 2030. urtean depresioa hiru minusbaliotasun kausa garrantzitsuenen artean kokatuko dela.

Gauzak horrela, Agifesek antolatutako hitzaldiak nahasmendu horiek ulertzen lagundu nahi du. Iglesiasek honako alderdiak landuko ditu: nahasmendu afektiboaren arrisku faktoreak, estresaren eragina, emozioek duten zeregina eta horien adierazkortasuna, norbere burua zaintzearen garrantzia eta nahasmendu afektiboa duten pertsonekin harremantzeko jarraibideak.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea