Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Gogo-aldartearen nahasmenduei buruzko hitzaldiak arrakasta lortu zuen Zarautzen

13/07/2012

Berrogeita hamar pertsona inguru gerturatu ziren atzo Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak Zarauzko kiroldegian eskaini zuen hitzaldira, ‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ izenburuduna. Iglesiasek mintzagai izan zituen desoreka afektiboen arrisku-faktoreak, estresaren eragina, emozioen zeregina eta horien adierazkortasuna, norbere burua zaintzearen garrantzia eta gisa honetako psikopatologiak dituzten pertsonekin harremantzeko jarraibideak. Bertaratuek arretaz entzun zituzten adituaren azalpenak, eta askok parte hartu zuten amaierako galdera txandan.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra
  • Banner 'buruko osasuna'
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea