Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Buruko gaixotasuna duten pertsonen eta senideen arteko bizikidetza hobetzeko doako ikastaroak

23/04/2012

Agifesek buruko gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroen programa martxan jarri du hainbat udalerritan. 'Baikor pentsatu nahi duzu?' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako tailer horien helburua da partaideek euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikastea.

Buruko nahasmendua, hala nola eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edota nortasun-nahasmendua duen pertsona bat zaintzea edo berarekin bizitzea zaila izan daiteke. Izan ere, gaixotasun horien ondorioz, senideen arteko giroa eta harremanak ezegonkor bihur daitezke. Horregatik, ikastaro hauen bidez, parte-hartzaileek gaixotasunaren inguruko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko zein baliabide erabili ikasiko dute. Halaber, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen berri izango dute. Horrez gain, buru gaixotasuna duen pertsonak dituen babes juridikoak ezagutuko dituzte.

Egun, hiru ikastaro burutzen ari gara, baina datozen hilabeteetan beste batzuekin hasteko aurreikuspena dago.

EGITARAUA

Lekua: ELGOIBAR. Plaza kalebarren, Kultur Etxea
Egunak: apirilak 26, maiatzak 9 eta 24, eta ekainak 17 eta 21
Ordua: 18:15etik 19:45era

Lekua: ZARAUTZ (Zuberoa 22)
Egunak: martxoak 28, apirilak 17 eta maiatzak 2, 15 eta 29
Ordua: 18:15 a 19:45

Lekua: AZPEITIA (Baigera, Emparan kalea 6)
Egunak: martxoak 26, apirilak 19, maiatzak 3, 17 eta 31
Ordua: 18:15 a 19:45

Izen-emateak: Parte hartzeko interesa duenak dei egin dezala Agifesen egoitzara (943 474337) edo izena eman dezala Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Manifestua
  • Banner landetxe
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea