Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Buru osasunaren inguruko kontakizun laburren lehiaketa jarri du martxan Agifesek

11/10/2012

Agifes ‘Burua Aske’ I. Kontakizun Laburren Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen du gizartea, buru osasunarekin loturiko istorioak bildu asmoz eta buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei eragiten dieten mitoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzeko helburuarekin. 

Interesatuek webgune honetako Parte hartu ataleko formularioaren bitartez aurkeztu ditzakete euren lanak datorren azaroaren 16a arte. Agifeseko sentsibilizazio batzordea arduratuko da lan irabazleak hautatzeaz. Guztira, hiru sari banatuko dira: lehenengoak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Horrez gain, hiru sailkatuek diploma bana emango zaie.

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri dituzue.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea