Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Buru gaixotasunari buruz ikasteko eta familien bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Irunen

10/09/2012

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Irunen, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako formazio ekintza hori hiru saiotan gauzatuko da (irailak 13 eta 27, eta urriak 11), eta Bidasoaldeako familien beharrei erantzuteko asmoarekin prestatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ikastaroaren antolakuntzan lagundu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek eta Irungo buru osasun zentroak.

Buru nahasmendua, hala nola eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edota nortasun-nahasmendua duen pertsona bat zaintzea edo berarekin bizitzea zaila izan daiteke. Izan ere, gaixotasun horien ondorioz, senideen arteko giroa eta harremanak ezegonkor bihur daitezke. Horregatik, ikastaro hauen bidez, parte-hartzaileek gaixotasunaren inguruko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute. Halaber, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen berri izango dute. Horrez gain, gaixotasun mentala duen pertsonak dituen babes juridikoak ezagutuko dituzte.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner 'buruko osasuna'
  • Banner landetxe
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea