Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Buru gaixotasunari buruz ikasteko eta familien bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Arrasaten

17/09/2012

ARRASATE
Noiz: irailak 20, urriak 4 eta 18, eta azaroak 8 eta 22.
Non: Kulturate (aula Jokin Zaitegi), Azoka kalea 1.
Ordua: 18:30tik 20:00etara
Izen-emateak: Parte hartzeko interesa dutenek Agifesen egoitzaren dei egin dezakete (943 474337).

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Arrasaten, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako prestakuntza ekintza hori bost saiotan gauzatuko da iraila eta azaroa bitartean, eta Debagoienako familien beharrei erantzuteko asmoarekin prestatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ikastaroaren antolakuntzan lagundu dute eskualdeko udalek eta Arrasateko buru osasun zentroak. 

Buru nahasmendua, hala nola eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edota nortasun-nahasmendua duen pertsona bat zaintzea edo berarekin bizitzea zaila izan daiteke. Izan ere, gaixotasun horien ondorioz, senideen arteko giroa eta harremanak ezegonkor bihur daitezke. Horregatik, ikastaro hauen bidez, parte-hartzaileek gaixotasunaren inguruko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute. Halaber, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen berri izango dute. Horrez gain, gaixotasun mentala duen pertsonak dituen babes juridikoak ezagutuko dituzte. 

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'
  • Banner 'buruko osasuna'
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea