Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Buru gaixotasuna sortzen denean nola jokatu azalduko du Agifesek Lasarten

14/11/2012

'Nola egin aurre buru gaixotasunari?' izenburudun hitzaldia eskainiko du Agifesek Lasarte-Orian datorren astelehenean, azaroak 19. Mintzaldia Iker Arrizabalaga psikologoak eta Verónica Pazos gizarte langileak zuzenduko dute, 18:30etatik aurrera Manuel Lekuona kultur etxean.

Agifeseko profesionalek buru gaixotasunaren nondik norakoak azalduko dituzte: kausak, diagnostikoak, sintomak eta nahasmenduak dakartzan arazoak, besteak beste. Horren gain, buru gaixotasuna duten pertsonek eta senideek eskura dituzten zerbitzuak eta tratamendu mota anitzak (farmakologikoak, psikologikoak, errehabilitazio psikosozialekoak) ezagutaraziko dituzte

Azkenik, Agifesek eskaintzen dituen laguntza eta baliabideak aurkeztuko dituzte.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner landetxe
  • Manifestua
  • Banner 'buruko osasuna'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea