Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak eskainiko ditu Agifesek Tolosan

08/10/2012

 

Izenburua: ‘Norbere burua zaintzea, besteei zaindu ahal izateko. Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak’
Data: urriak 10, asteazkena
Ordua: 19:00etan
Lekua: Tolosako kultur etxea. Triangulo plaza. Areto nagusia.
Hizkuntza: gaztelania

Agifesek ‘Norbere burua zaintzea, besteei zaindu ahal izateko. Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Tolosan. Hitzordua asteazken honetan, urriak 10, izango da, 19:00etan kultur etxean. Mintzaldia egun berean ospatzen den Buru Osasunaren Mundu Egunaren harira antolatua izan da eta ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren baitan dago. Kanpainaren xedea da buru nahasmenduak dituzten pertsonekiko enpatia sustatzea, bai eta jarrera baikorra hedatzea ere, egoera konplexuei aurre egiten laguntzen baitu.

Hitzaldia Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak eskainiko du. Senideek eta zaintzaileek beren burua zain dezaten bultzatzeko jarraibideak emango ditu profesional honek. Gainera, familian sor daitezkeen estres eta antsietate egoerak kudeatzeko estrategiak azalduko ditu. Partaideek euren emozioak egokiago gestionatzen ikasi ahal izango dute, hobeto sentitzeko eta buru osasun arazoak dituzten ahaideekin harreman hobea eduki ahal izateko.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner 'buruko osasuna'
  • Banner landetxe
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea