Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Buru Osasuna sustatzeko kirol jaialdi paregabea

22/08/2012

Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren barne eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira Agifesek eta Why Not? fundazioak antolatutako ‘5 Milia Buru Osasunaren Alde’ I. Lasterketa 2012ko urriaren 7an Donostian gauzatuko da. Korrikaldiaren helburua da buru gaixotasunaren beldur, baztertze eta ahanzturari aurre egitea. Horretarako, 16 urtetik gorako ehunka korrikalari bildu nahi ditugu Gipuzkoako hiriburuan, 8 kilometro inguruko ibilbidea egin dezaten.

Zenbat eta korrikalari gehiago izan, orduan eta hobeto ikusaraziko dugu gure kolektiboa!

Agifesetik jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobeto ikusaraziko dugu buru osasuna gizartean. Interesa dutenek Kirolprobak webgunearen bitartez eman dezakete izena. Parte-hartzaileek hirian zehar bost miliako distantzia korritu beharko dute. Txapelketa 10:00etan hasiko da, Euskal Herriko Unibertsitateko Inazio María Barriola eraikinaren (‘Aularioa’) aurrean, eta irteerako puntu berean amaituko da. Izen-ematea 10 eurokoa izango da norbere txip horia duenarentzat eta 20 eurokoa, berriz, dotsalarekin batera txip horia eskuratu behar duenarentzat. Eta korrika egiteko asmorik ez baina ekitaldia diruz lagundu nahi dutenek dortsal solidarioa eskuratzeko aukera daukate webgune berean.

Irabaziak gure zerbitzuak hobetzeko erabiliko ditugu

Irabaziak Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzera bideratuko ditugu. Besteak beste, joan den ekainean Donostian martxan jarri zen asteburutako Aisialdi eta Denbora Libreko programa zabaltzea espero da, eta Zumarragan ere gauzatzeko asmoa dago.

Antolakuntzan parte hartu nahi al duzu?

Hainbat enpresa eta entitate ekimena gauzatzen laguntzen ari dira ezinbesteko diru-ekarpenekin eta partaideei banatzeko opariekin. Horrez gain, boluntario taldea osatzeko deialdia egin nahi dugu, izan ere, lasterketaren eguneko eginbeharrak burutzeko laguntza beharko dugu. Parte hartu nahi dutenek ekitaldiaren arduradunarekin jar daitezke harremanetan: Yolanda (y.guillen@agifes.org / 619 617 510).

Informazio gehiago lasterketaren webgunean: www.5millasporlasaludmental.com

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Manifestua
  • Banner landetxe
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea