Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

2012ko sentsibilizazio kanpainari hasiera eman diogu

19/04/2012

Gaur 2012ko gizarte sentsibilizaziorako kanpaina estreinatu dugu, eta gure asmoa da ahalik eta jende gehienak pentsamendu baikorraren eta Buruko Osasunaren alde egin dezan.

Ekimen honen bitartez ondorengoa lortu nahi dugu:

  1. Buruko gaixotasuna duten pertsonekiko enpatia bultzatzea, estigma gainditzen laguntzeko helburuarekin
  2. Buruko Osasunaren ezagutza hedatu eta horren garrantziaz kontzientziatzea
  3. Pentsamendu baikorra sustatzea gizartearen Buruko Osasunaren mesedetan

Webgune hau gure kanpainaren gune zentrala izango da, eta bertan aurki ahal izango duzue, batetik, ‘Pentsamendu baikorraren aldeko manifestua’. Honekin bat egitera animatzen zaituztegu. Gainera, ikusgai duzue elkarteko erabiltzaileen, senideen eta Oscar Terolen laguntzarekin egindako kanpainako bideoa; hainbat Lehiaketa eta ekimen ere antolatuko ditugu gizartearen parte hartzea bultzatzeko; eta Buruko Osasunari buruzko informazioa topatuko duzue orriotan. Webgune dinamikoa izango da, hau da, egunero gaurkotuko dugu. Eta, beraz, wegunea maiztasunez bisita dezazuen gonbidatzen zaituztegu, plazaratzen joango garen eduki berriak ezagutu ditzazuen.

Buruko Osasunaren eta pentsamendu baikorraren aldeko lehen lasterketa antolatzen ari garela aurreratu nahi dizuegu, bai eta Indoor zikloko maratoi bat ere.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner 'buruko osasuna'
  • Banner landetxe
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea