Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Ohar-bloka

  • ‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia, Zarautzen

    11/07/2012

    Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak ‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia eskainiko du uztailaren 12an, 19:00etan, Zarauzko kiroldegian. Mintzagai izango ditu nahasmendu afektiboen arrisku faktoreak, estresaren eragina, emozioek duten zeregina eta horien adierazkortasuna; norbere burua zaintzearen garrantzia eta nahasmendu afektiboa duten pertsonekin harremantzeko jarraibideak.

  • Gogo-aldartearen nahasmenduak mintzagai

    21/06/2012

    Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak gogo-aldartearen nahasmenduei buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo Donostian, eta nahasmendu bipolarra zein depresio klinikoa izan zituen ardatz. Elkarteko teknikariak ohartarazi zuen depresioa “XXI. mendeko gaixotasuna” izango dela, Osasunaren Mundu Erakundetik jakinarazi dutenez, 2030. urterako munduko hiru minusbaliotasun kausa nagusien artean” kokatutako baita. Iglesiasek aditzera eman zuenez, “emakumeek nahasmendu hori sufritzeko probabilitate gehiago daukate, %25 gehiago”, hain zuzen ere, eta bereziki “bakarrik bizi diren pertsonei” eragiten die. Haurrak ere patologia horrekin diagnostikatzen hasiak dira.

  • Hitzaldia: ‘Arima-egoeraren nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’

    15/06/2012

    Agifesek ‘Arima egoeraren nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia antolatu du, aipatu buruko gaixotasunen inguruko ezagutza gizarteari zabaltzeko helburuarekin. Ekainaren 20an Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroan burutuko den ekimen hau ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren baitan sortu da eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonei, euren senideei edota buruko osasunarekiko jakin-mina duen orori zuzendua dago.

  • Agifesen etxez etxeko esku-hartze programa

    14/06/2012

    Bideo honetan, Yolanda Iglesias psikologoak Agifesen etxez etxeko esku-hartze programaren nondik norakoak azaltzen ditu.

  • Agifeseko hiru kide, SER irratiko Hoy por Hoy saioan

    27/04/2012

    Yolanda iglesias Agifeseko psikologoak; Javi Garda, buruko gaixotasuna duen pertsonak; eta Aitor Ubarretxena elkarteko sentsibilizazio batzordeko kideak gonbidatu gisa parte hartu zuten SER irratiko Hoy por Hoy San Sebastián saioan (2012-04-24). Agifesen sentsibilizazio kanpaina berriaz, 'Baikor pentsatu nahi duzu?' eta buruko osasunaz hitz egiten zuten.

  1. Aurrekoa
  2. 1 -
  3. 2 -
  4. 3 -
  5. 4 -
  6. 5
  7. Hurrengoa
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea