Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Ohar-bloka

  • Buru gaixotasunari buruz arduraz hitz egiteko estilo gidaliburua

    02/11/2012

    argitaratu du buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (FEDEAFES). Komunikabideei zuzendutako dokumentu honen helburua da buru gaixotasuna duten
    pertsonei buruzko informazio zuzen eta objektiboagoa zabaltzen laguntzea, estereotipoak eta aurreiritziak baztertuz. Mito faltsuek buru gaixotasuna duten pertsonei sufriarazten diete, eta sendatze prozesuan aurrera egiteko edota gizarteratzeko oztopo bilakatzen dira. Hortaz, eskuliburu honek informazio ez diskriminatzailea hedatzeko aholkuak proposatzen dizkie hedabideei.

  • Agifes elkarteak eta Why not? fundazioak buru osasunaren aldeko “kirol festa handi” batean parte hartzera animatzen dute

    19/09/2012

    Agifes elkarteak eta Why not? Fundazioak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa aurkeztu dute gaur. Lehenengo aldia da horrelako kirol jaialdia ospatzen dela Gipuzkoan, eta antolatzaileen helburua da ahalik eta korrikalari gehien elkartzea, datorren urriaren 7an, Donostian, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta horien senideen kolektiboari laguntza emateko asmoz. “Ez da lasterketa hutsa izango. Garrantzitsuena ez dira emaitzak, baizik eta pertsona askok buru osasunaren alde bat egitea eta jai giroaz gozatzea”, adierazi du Agifeseko kide Yolanda Guillének.

  • Buru gaixotasunari buruz ikasteko eta familien bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Irunen

    10/09/2012

    Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Irunen, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. Prestakuntza ekintza hori hiru saiotan gauzatuko da (irailak 13 eta 27, eta urriak 11), eta Bidasoaldeako familien beharrei erantzuteko asmoarekin prestatu da.

  • Buru Osasuna sustatzeko kirol jaialdi paregabea

    22/08/2012

    Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren barne eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira Agifesek eta Why Not? fundazioak antolatutako ‘5 Milia Buru Osasunaren Alde’ I. Lasterketa 2012ko urriaren 7an Donostian gauzatuko da. Korrikaldiaren helburua da buru gaixotasunaren beldur, baztertze eta ahanzturari aurre egitea. Horretarako, 16 urtetik gorako ehunka korrikalari bildu nahi ditugu Gipuzkoako hiriburuan, 8 kilometro inguruko ibilbidea egin dezaten. 

  • Gogo-aldartearen nahasmenduei buruzko hitzaldiak arrakasta lortu zuen Zarautzen

    13/07/2012

    Berrogeita hamar pertsona inguru gerturatu ziren atzo Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak Zarauzko kiroldegian eskaini zuen hitzaldira, ‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ izenburuduna. Iglesiasek mintzagai izan zituen desoreka afektiboen arrisku-faktoreak, estresaren eragina, emozioen zeregina eta horien adierazkortasuna, norbere burua zaintzearen garrantzia eta gisa honetako psikopatologiak dituzten pertsonekin harremantzeko jarraibideak. Bertaratuek arretaz entzun zituzten adituaren azalpenak, eta askok parte hartu zuten amaierako galdera txandan.

  1. Aurrekoa
  2. 1 -
  3. 2 -
  4. 3 -
  5. 4 -
  6. 5
  7. Hurrengoa
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner 'buruko osasuna'
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea