Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Pentsamendu baikorraren aldeko adierazpena

Zure sinadurarekin Buruko Osasuna bultzatzen lagunduko diguzu!

Sinatzaileok (buruko gaixotasuna dugunok, senideok eta Buruko Osasunarekiko ardura dugunok) honako hau adierazten dugu:

  1. 1. Ez dugu ezagutzen oreka mental perfektua duen pertsonik. Eta badakigu edonork izan dezakegula buruko nahasmenduren bat noizbait. Estatistiken arabera, munduko 4 pertsonatik 1ek sufrituko du patologia psikikoren bat bere bizitzan zehar.
  2. 2. Buruko gaixotasuna duten pertsonek bizitza normalizatua egin dezakete, terapiari eta medikuntzari esker. Gainera, gizartearen, osasun zerbitzuen eta erakundeen laguntza behar dute, baita lan aukerak ere, oreka lortzeko eta gizarteratu ahal izateko. Senide eta zaintzaileek ere guztion laguntza behar dute, babes garrantzitsua eta beha-rrezkoa baitira errehabilitazio prozesuan.
  3. 3. Funtsean, denok ditugu beldur eta sufrimendu berberak. Eta guztiok gara pertsona baliotsu eta errespetagarriak. Hortaz, baieztatzen dugu buruko gaixotasuna dutenek ez dutela baztertuak izatea merezi, mendeetan zehar gertatu den bezala, gizartean errotutako uste okerren ondorioz.
  4. 4. Baikor pentsatzeak mesede handia egiten dio Buruko Osasunari. Ez dugu gure sufrimendua iraunarazi nahi, on egiten digun guztiaz gozatzen ikasi nahi dugu. Horrela, gaurtik aurrera, geure burua gehiago errespetatzen saiatuko gara, bai eta inguruko pertsonak ere. Geure lorpenak aintzat hartuko ditugu, txikiak iruditu arren; eta akatsak onartuko ditugu, ikasteko lagungarriak baitira. Erreminta boteretsua daukagu sorbalda gainean, eta gure onurarako erabiltzen ikasi nahi dugu.

* Mugimendu honi atxiki nahi baduzu, sina ezazu agiria.

Sinatu!

0 0 0 2 1 9

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner landetxe
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea